Gabonak amaitu eta etxeko apaingarriak jasotzearekin batera, izei naturalak erabiltzen dituzten herritarrei deia luzatu die Hendaiako Herriko Etxeak. Sustrairik gabeko zuhaitzen kasuan, hauek biltzeko kanpaina antolatu du aurten, hauek birrindu eta herriko konpostagailu kolektiboetan lehortzeko material gisa erabiltzeko. Urtarrilaren 17a arte zenbait bilketa eremu antolatu dituzte horretarako.
Beraz, gabonetarako izeiak edo gabonetako arbol naturalak etxean izan dituzuen horiek, Irandatzeko parkean, Ondarraitzeko aparkalekuan, Dongoxeniako haurtzaindegiko parkinean, Orio auzoko jolasgunean, Intzura auzoko Denentzat Sozial Zentroaren aintzinean, Flora biribilgunean edo Gaztelu Zaharreko belardian uzteko eskatu du herriko etxeak, behar bezala kudeatu eta aprobetxatu ahal izateko.