Bizi! elkarteak salatzen duenez, 2024ko uztailaz geroztik Hendaian gutxienez 16 iragarki-taula legez kanpokoak dira, eta hautetsiei dei egiten die Herriarteko Publizitateari buruzko Tokiko Araudi (hPTA) berrian publizitatea ahal bezain bat mugatzeko arau zorrotzak onar ditzaten.
Urtarrilean Senperen egin bezala, oraingoan Hendaiako Hiri-barnea eta Hondartza auzoetan kokatutako autobús geltokietako publizitate panoak estali egin dituzte, eta bertan "Legez kanpoko publizitatea. Berehala kentzekoa!" hitzak marraztu dituzte.
Ekintza publiko egin zuten ostiralean, Hendaiako hirierdian dagoen Jean Jaurès eskola aitzineko autobus geltokietan, Gaztelu Zaharren. Orotara 8 autobus geltoki eta hirian ugaritu egin diren beste hainbeste iragarki-taula digital estali dituzte. Bizi! mugimenduak argitu duenez, iragarki taulen gehienezko neurria 4,5m2-ra egokitzea eskatzen dute Euskal Hiri Elkargoko herri guzietan. Baita lantegiak hetsiak diren bitartean, argiztatutako entseinak eta iragarki digitalen itzaltzea plantan ematea ere.