1985ean abiatu zenetik, Hendaiako Antzerkiaren Maiatzak 40 edizio bete ditu, artea herritarrengana hurbiltzeko helburuari eutsiz. Aurten, ohiko konpainia fidelen (Petit Théâtre de Pain, Hecho en Casa…) itzulera eta sorkuntza berriak uztartuko dira. Bereziki nabarmendu daiteke Irandatzeko ikasleek eta Itsas Ospitaleko egoiliarrek parte hartuko duten obra kolektiboa. Arteen aniztasuna bermatuz, antzerkia, zirkua, musika eta dantza izango dira ikusgai. Haurren herrixka, lantegi parte-hartzaileak eta “Gaga” dantzaldi partekatuak ere izango dira. Festibalak hizkuntza aniztasunaren aldeko mezua zabalduko du, eta “Arigune” bidez euskararen presentzia bermatuko du. Hala ere, euskarazko ikuskizunen eskasia nabarmena da programazioan. 40. urteurreneko ospakizuna fresko batek eta erakusketa batek borobilduko dute.
Egituarau osoa: https://www.calameo.com/read/00575126483c6b9e9e5b8
INFO+: https://www.hendaye.fr/eu/antzerkiaren-maiatzak-40-urte-betetzen-ditu-hendaian/
(Ostirala, maiatzak 23)
• DANSE CLASSIQUE
• BAL
• LES MISÉRABLES
• MASACRADE
• MOBILE HOMME
• BARREZ
(Larunbata, maiatzak 24)
• IDIOFÒNA
• OTEMPODIZ
• LES VIOLONS ATOMIQUES
• TANT QU’ON SE TAIRA
• POULETTE CREVETTE
• PRESQUE ÉGAL À
• SIESTE ÉLECTRORGANIQUE
• FLEURIR LES ABÎMES
• POÈMES
• EUKALYPTUS
• GERMINAL
• MASACRADE
• ASSAMBLÉE IN SITU
• BARREZ
• SU ZIRIA
(Igandea, maiatzak 25)
• ARGILUNAK
• OTEMPODIZ
• EUSKAL DANTZA
• SIESTE ÉLECTRORGANIQUE
• TROP !
• FLEURIR LES ABÎMES
• POULETTE CREVETTE
• LEXIQUE DE NOS PETITES ET GRANDES RÉSISTANCES
• QUEEN-A-MAN
• GALA & ET BAL GAGA
NOLA ETORRI
Festibalera herrian dabiltzan garraio publikoen bidez, oinez edo bizikletaz etortzea animatzen zaituztegu.
• AUTOBUSEZ
txiktxak.fr
◦ OSTIRAL, LARUNBAT ETA IGANDEKO IKUSKIZUNETARAKO Gaztelu Zaharren
TXIK TXAK lineak: 4, 14 eta 15
Geldilekua: Hiri barnea
◦ LARUNBAT GOIZEAN Itzurako auzoan
TXIK TXAK lineak: 4 eta 14
Geldilekuak: Béhobie edo Denentzat
◦ TRENEZ ETA TOPOZ (Euskotren)
Geldilekua: Hendaiako hiri barneko geltokia
Geltokia Gaztelu Zahar pilotalekutik kilometro batera dago oinez edo bizikletaz.
Geltoki horretatik abiatzen diren autobusak erabil ditzakezu ere.
Xehetasunak:
• 05 59 48 30 49
• FESTIBALAREN DENBORAN: 06 29 19 58 67
Antzerkiaren Maiatzaren kari, Mendi Zolan kulturgunea itxita izanen da maiatzaren 23an, ostirala, 17:00etatik goiti, eta maiatzaren 24an, larunbata, egun osoan.