Biodibertsitatearen zaintzaile berriak ditu Hendaiako hondartzak

Antxeta Irratia 2025ko eka. 3a, 12:34

Uda honetan zaldi-brigadak hondartzako ordenamendu publikoa segurtatzeaz gain, Sokoburuko dunak edota Txingudi Badia bezalako naturguneak babesteko sentsibilizazio lana egingo du. Abadia Kontserbazio Eremuko Marcos eta Raven zaldien ikusgarritasuna baliatu nahi du Hendaiako herriko etxeak biodibertsitatearen enbaxadore bilaka daitezen.

1999tik Abadia Eremuan asteburuetan eta oporretan presente egon den zaldizko brigadak bere eginkizunak handitzea deliberatu du Hendaiako herriko etxeak. Joan den ekainaren 1etik eta iraila bukaera arte, Marcos eta Raven izeneko zaldiak etengabe ikusiko ditugu Abadia eremuko hondartzaren muturretik Sokoburuko dunetara, hondartzan eta Txingudiko badian zaintza lanak egiten.
 
Azken urteetan hondartzeako segurtasunerako patruilak bizikletaz ikusi izan badira ere, aurten arauak betearazteko zaldi-brigada ere martxan izango da Hendaian. Hala ere, haien eginkizuna segurtasunetik harago doala argitu du herriko etxeak. Herritarrak informatzea, ekosistema eta naturgune bereziak babestea eta sentsibilizatzea ere izango baitira zaldi-brigadaren funtzioen artean. Zaldiek ematen duten ikusgarritasunaz lagunduta, eta polizia agenteen mugikortasun jasangarria eta azkarra dela kontuan hartuta, ordenamendu publikoa zaintzeko egokia dela deritzo herriko etxeak argitu duenez, brigadaren helburua ez da soilik ordenamendu publikoari lotua.
 
Agenteak tokiko biodibertsitatearen enbaxadore izango dira, eta zaldia funtzio garrantzitsu bat beteko dute honetan. Benetako medio bizia, trukeak errazten ditu eta jakin-mina erakartzen duenez, «ez da uniformaturik eta zaldi gainean zigortzeko gaudela, gure lehentasuna hezkuntza da, espazio hauek zergatik babesten diren ulertaraztea», azaldu dute udal ordezkariek. Alde horretatik, zaldi brigadak zainduko duen eremua zabala izango da, eta Sokoburuko dunak babestea, hegaztien inkubazioa babestea, edota txakurren arrisku jarrerak, loreak apurtzea, BTT txirrindolen igarotzeak zonalde sentikorretan ekiditen saiatuko dira, beti ere azalpenak emanez eta naturarekiko errespetuzko sensibilizazio lan bat eginez.
 
Oroitarazi dutenez, Sokoburuko dunen gunea, Pirinio Atlantikoen kostaldeko mendebaldeko muturrean kokatua dagoen azken duna babestua da. Eta habitat eta ekosistema arraro baten lekuko den heinean,  landaredi ahula gordetzen dute. Era berean, Txingudiko badia, hegazti migratzaile askoren babeslekua da.