Haurrak protagonista

Antxeta Irratia 2025ko eka. 24a, 14:44

Hendaiako Gure Ikastolako lehen mailan izan gara gaur, Ilargien gelan. Mikrofono aitzinean mintzatu dira, euskaraz eta alai. Ipuin bat prestatua zuten eta inprobisazioari utzi diogu tartea ondoren, erreportaia amaitzeko. 

Ibilbide luzea du Antxeta Irratiak irrati tailerrak eskola eta ikastoletan eskaintzen. Hendaiako Gure Ikastolaren txanda izan da gaurkoa. Lehen mailako ikasleek hartu dute mikrofonoaren lekukoa, eta biziki ongi egin dituzte kominunikatzaile lanak. Aurrez prestatua zuten ipuin bat kontatu ditugute lehenik, bere gustu, jardun eta gogoak ondoren eta kantu bat azkenik. 

Heldu den ikasturtean zuk ere zure ikastola edota eskolara joan gaitezen nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan!