86 urteko gizon bat zendu zen atzo Hendaiako hondartzan bihotzekoak jota, eta 46 urteko beste bat helikopteroz ebakuatu zuten

Antxeta Irratia 2025ko uzt. 11a, 10:11

Hondartza hustu behar izan zuten atzo eguerdian, salbamenduko helikopteroak lur hartu eta 46 urteko beste gizon bat ere ebakuatu ahal izateko. Honakoa ere Baionako ospitalera eraman zuten larri bihotzak jota ere. Aldiz, 86 urteko gizona hondartzan zendu zen, SDIS, CRS eta suhiltzaile zerbitzuek bihotz-suspertze ariketak egin arren. 

Atzo egun konplikatua izan zuten Hendaiako hondartzako sokorri zerbitzuek. SDIS zerbitzuen tenienteak atzo jakinarazi zuenez bi salbamendu erreskate larri burutu behar izan zituzten hondartzan, bata bestearen atzetik. Izan ere, eguerditan, 46 urteko gizon bat urtetan bainatzen ari zela atera eta artatu behar izan zuten. Bihotzekoak jota, helikopteroz larri eraman zuten Baionako ospitalera. Helikopteroak lur hartu ahal izateko, Ondarraitz hondartzaren parte handi bat hustu behar izan zuten, eta hondartzako Neptune klubeko jolas gunean zeuden haurrak bertatik atera. 
 
Gizona larriki ebakuatu zuten, eta berehala, hondarretan etzanda zegoen 86 urteko beste gizon bat bihotzekoak jota artatu zuten. CRS eta suhiltzaileek bihotz-suspertze lanak egin zizkioten arren, maluruski, bertan zendu zen gizona. Bere bizitza salbatu ezinik, hilotza Gurutze Gorriaren sokorri gunera eraman zuten. 
 
Irudia: Edith Anselme