Hendaiako hiri bestaren harira, gaztetxean mus txapelketa, kontzertuak edo bazkaria izango dira besteak beste asteburuan zehar

Amaiur Miguel 2025ko abu. 7a, 13:38

Mus txapelketarekin hasiko dira gaur (hilak 7). Izen-ematea 18:00etan izanen da, eta 19:00etatik aurrean hasiko dira jolasean. Ostiralean berriz, gaztetxeak musikari irekiko dizkio ateak. Txekoeslobako, Hok Ttuk 14, Plouzhafoen eta DJ Lhabana izango dira 20:00etatik aurrera. Larunbatean berriz Ximaur, Lukiek eta DJ Sangwoo izanen dira 21:00etan hasita.

Hendaiako Hiri Bestak direla eta, egitarau zabala prestatu du herriko gaztetxeak ostegunetik igandera bitarte.

Mus txapelketarekin hasiko dira gaur (hilak 7). Izen-ematea 18:00etan izanen da, eta 19:00etatik aurrean hasiko dira jolasean. Ostiralean berriz, gaztetxeak musikari irekiko dizkio ateak. Txekoeslobako, Hok Ttuk 14, Plouzhafoen eta DJ Lhabana izango dira 20:00etatik aurrera. Larunbatean berriz Ximaur, Lukiek eta DJ Sangwoo izanen dira 21:00etan hasita. Igandea, berriz, modu goxoagoan pasako dute; izan ere, bazkaria eginen dute gaztetxeko kideek eta ostean, Akelarre Dantza Taldeko kideekin batera desfilean parte hartuko dute.

Azkenik, urte osoan egiten duten moduan, Palestinar herriari sostengua helarazi nahi diotela adierazi dute. Ondorioz, herriko etxearekin eta zenbait bizilagunekin arazoak izan dituztela esan dute, gaztetxe kanpoaldean jarrita duten Palestinar bandera dela eta. Era berean, Hendaiako herriko etxeak sortu nahi dituen auzotar patruilak ere gogorki salatu dituzte eta inolako erasorik onartuko ez dutela argi utzi dute gaztetxeko kideek.