Hendaiako Itsas Ospitaleko eriekin elkartasunezko erremonte txapelketa antolatu dute

Esteban Bastié 2025eko abuztuaren 13a

Les Deux Jumeaux elkarteak, Remonte Euskal Jai Berri Fundazioak eta Hendaiako Udal Kirol Bulegoak antolatu dute aurrenekoz ekitaldia. Uterga-Agirrezabala Iturregi-Mitxeoren aurka ariko dira lehenik, eta ondotik Matxin III-Barricart Otxandorena-Otanoren aurka.

Ostiralean, abuztuaren 15ean, Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan jokatuko da 2025eko Hendaye-Grand Reyno Gourmet Erremonte Profesionaleko Txapelketa. Ekitaldia Remonte Euskal Jai Berri Fundazioak eta Hendaiako Udal Kirol Bulegoak elkarlanean antolatuko dute.

Txapelketako irabaziak Les Deux Jumeaux elkarteari zuzenduko zaizkio; elkarte honek Hendaiako Itsas ospitalean dauden elbarrituentzako jarduera kultural eta artistikoak eskaintzen ditu.

Partidak arratsaldeko 20:00tan hasiko dira, lehenengo partida Uterga-Agirrezabala eta Iturregi-Mitxeoren artean, eta bigarrena Matxin III-Barricart eta Otxandorena-Otanoren artean jokatuko da.