bero plana

Txomin Elizondo: «Uda hasieran prebentzioa egiten saiatzen gara; orain, badakigu geroz eta bero handiagoa izanen dela»

Esteban Bastié 2025ko abu. 14a, 11:47

Hendaiako GEUZ Gizarte Ekintzarako Udal Zentroko zuzendaria da Txomin Elizondo; telefonoari loturik pasa ditu azken egunak, herritar zaurgarriekin harremanean, beroteari aurre egiteko.

Ipar Euskal Herria alertan dago beroagatik, eta azken egunetan Departamendua alerta laranjan egon da beroaldi azkarren ondorioz. Herri batzuetan, dispositibo bereziak jarri dituzte martxan pertsona ahulen, bereziki adinekoen, babesa ziurtatzeko. Hendaian, GEUZ edo CCAS-ek zerrenda bat prestatu du, pertsona horiek bisita jasoko dutela eta fresko mantenduko direla bermatzeko.

Txomin Elizondo, Hendaiako GEUZeko zuzendariak, azaldu duenez, zerrenda berezi horretatik kanpo ere pertsona batzuk beharrean egon daitezke, eta plan berezia aktibatzen da horien laguntza bermatzeko.

Berotearen ondorioz, gaurtik aurrera uraren murrizketak izango dira; Ipar Euskal Herria 4ko eskalan 2. alerta mailan dago.

Gomendio praktikoak bero boladarako:

  • Edan ura maiz eta saihestu eguerdiko ordu beroenak.

  • Mantendu etxea fresko eta jantzi arropa arina.

  • Lagundu pertsona ahulei, eta sintomak agertuz gero (zorabioa, nekea, goragalea), berehala freskatu eta medikuari deitu.