Eragileentzako egun garrantzitsua izanik, herriko elkarteen eskaintza zabalari buruz informatu eta ikasturte berrian jarduera eta ikastaroetan izena emateko aukera paregabea eskaintzen die hendaiarrei. Herriko 60 elkarte bilduko ditu aurtengo foroak. Beren lana eta eskaintza agerrarazteko asmoz parte hartu ohi dute, eta urteen poderioz ikasturte hastapeneko erreferentziazko hitzordua bilakatu da, izan kirol, izan kultura edota sozial arloko elkarteak ezagutzeko. Izan ere, herritarrek bertan topa dezakete Hendaiako elkarteen eskaintzari buruzko informazio guztia, elkarteetako kideekin zuzenean mintzatu eta izena eman ere, egun eta leku beretik mugitu gabe.
Hitzordua irailaren 6an izango da, 14:00etatik 18:00etara, Daniel Ugarte pilotalekuan.