Urtero bezala, Hendaiako Herriko Etxeko hiriko zerbitzuek eskolako oporrak baliatu dituzte mantenu eta antolaketa lan batzuk egiteko hiriko lehen mailako hamar ikastetxeetan. 2025-2026 ikasturtean ikasleei harrera baldintza hobeagoak eskaintzeko helburuarekin, aurten, Hiri Barneko ama eskolan egin dituzte zaharberritze lanik handienak: erabilera anitzeko gela eta lau ikasgela goitik behera berrituak izan baitira, 47.736€ko aurrekontuarekin.
Beste ikastetxe batzuetan ere, hiriko langileek esku hartu dute (zurginek, tindatzaileek, elektrikariek, harginek edota iturginek). Hondartzako ama eskolan, altzariak berritu dituzte, Lizardiko lehen mailako ikastetxean, galdara gelako atea ordezkatzeaz gain, suteen aurkako arauen arabera egokitu dute biltegia. Intzurako ama eskolan, aldiz, garbitegi gela segurtasun arauetara egokitu dute.
Bestalde, Herriko Etxeak jakinarazi du, arlo digitalean, ordenagailuak eta arbela digital interaktiboak ordezkatu dituztela, etaeskola guztietan bideo-telefono berriak jarri dituztela, irakasleen eguneroko lana errazteko.