Hendaiako AEK-ko gau eskolan izena emateko epea zabalik

Aitor Errazkin 2025ko ira. 10a, 13:04

Hendaiako AEK Gau Eskolak 2025-2026 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du. Euskara ikasteko aukera paregabea eskaintzen du, maila guztietarako ikastaroekin. Hendaian, Komertzio karrikako 11. zenbakian dagoen euskaltegia izango da izen-ematearen gunea. Ikasle berriek eta zaharrek epe zehatz batean egin beharko dute matrikula. Gurutze eta Jaione, Hendaiako AEK-ko kideekin hitzegin dugu

Hendaiako AEK Gau Eskolak irekita du jada 2025-2026 ikasturterako izen-emate epea. Euskara ikasi nahi dutenek aukera izango dute irailaren 17tik 24ra bitartean, Komertzio karrikako 11. zenbakian kokaturiko euskaltegian (Hendaiako Gau Eskola). Ordutegia goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara izango da. Gainera, irailaren 19an, ostiralarekin, goizez ere (10:00-13:00) matrikula egiteko aukera eskainiko da. AEK-k herritar guztiak animatu ditu euskararen ikaskuntzan parte hartzera eta ikastaroetan izena ematera.

Telefonoa: 05 59 20 55 30 
Posta elektronikoa: hendaia@aek.eus