Hendaiako New School eskolak 6. Surf Txapelketa antolatzen du

Aitor Errazkin 2025eko azaroaren 12a

Hendaiako New School eskolak bere 6. Surf Txapelketa antolatu du, eta azaroaren 15ean izango da. Lehiaketa honen helburua da Euskal Herri osoko surflariak elkartzea eta elkar ezagutzeko topagune bat sortzea.Liher Geledan, New School Surf Eskolako kidea eta txapelketaren antolatzailearekin hitzegin dugu

Aurtengo edizioan, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako 110 surflari baino gehiagok eman dute izena. Txapelketa goizeko 9:00ak aldera hasiko da, eta hiru surf gune irekiko dira. Serie bakoitzean bost surflarik hartuko dute parte.
12:30ean bazkaria antolatu dute parte-hartzaile eta laguntzaileentzat, eta 13:30ean berriro ekingo diote txapelketari. Jardunaldia 18:00etan amaituko da, sarien banaketarekin.