Gaurkoan, Baskonia globalizazioan liburuaren aurkezpenera hurbilduko gara, ostegun honetan, azaroaren 27an, arratsaldeko 19:00etan, Hendaiako Baleak elkartean egingo den ekitaldia aitzakia hartuta. Lan honek globalizazioak gure gizartean, politikan eta kulturan izan dituen aldaketa eta eraldaketak aztertzen ditu, ikuspegi zabal eta diziplinarteko batetik.
Aurkezpenean hiru hizlari izango ditugu: Ageles Iztueta, Eneko Bidegain eta Eguzki Urteaga, eta azken honekin hitz egiteko aukera izan dugu. Urteagak azaldu digu liburua hainbat egileren ekarpen kolektibo gisa ulertu behar dela, bakoitzak globalizazioaren fenomenoa bere esparrutik lantzen duela: komunikazioa, politika, mugimendu sozialak, hizkuntza edo lurralde-antolaketa, besteak beste.

Liburuak globalizazioaren inguruko gogoeta sakona eskaintzen du, eta argi uzten du nola eragiten dien errealitate horrek Araba, Nafarroa, Gipuzkao eta Ipar Euskal Herriko testuinguruei. Hainbat erronka agertzen dira: identitatearen kudeaketa, hizkuntzaren normalizazioa, mugikortasuna edo eskualdeetako garapen sozioekonomikoa. Eguzki Urteagaren hitzetan, “globalizazioa ez da fenomeno abstraktu bat; gure egunerokoan sartzen da, gure ohituretan, gure politiketan eta gure kultura adierazteko moduan”.
Horregatik, osteguneko hitzordua aukera paregabea izango da egileak bertatik bertara entzuteko eta liburuan jorratutako gaiak eztabaidatzeko. Baleak elkartean elkartuko dira globalizazioak Euskal Herrian dituen ondorioak hobeto ulertu nahi dituzten guztiak.