Gaur aktibatu dute Hotz Plana Hendaian

Aitor Errazkin 2025eko abenduaren 1a

Neguko hotz plana abenduaren 1ean abiatuko da, astelehenarekin, eta martxoaren 31ra arte luzatuko da. Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zerbitzuak, Gurutze Gorriak, Txoko elkarteak elkarlanean ari dispositibo honen zerbitzu guztiak modu egokian aurrera eramateko..Txomin Elizondo GEUZeko zuzendariarekin hitz egin dugu

Neguko Hotz Plana abenduaren 1ean abiatuko da, astelehenarekin, eta martxoaren 31ra arte luzatuko da. Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zerbitzuak, Gurutze Gorriak, Txoko elkarteak eta Atherbeak kudeatzen dute aterpetxea.Txomin Elizondo GEUZeko zuzendariarekin hitz egin dugu

Neguko Hotz Plana abenduaren 1ean abiatuko da, astelehenarekin, eta martxoaren 31ra arte luzatuko da. Garai hotzenetan kalean geratzen diren pertsonei babesa eta oinarrizko zerbitzuak eskaintzea du helburu, eta Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zerbitzuak, Gurutze Gorriak, Txoko elkarteak eta Atherbeak kudeatzen dute aterpetxea elkarlanean.

Urteko beste sasoietan, maiatzetik urrira, gunea udako langileei ostatu ematera bideratzen dute, kanpaina turistikoak sortzen dituen beharrizanei erantzuteko. Astelehen honetatik aurrera, ordea, aterpetxeak berriz ere kalean diren pertsonei laguntza eta aterpea ematera pasatuko da, Hotz Planak jasotzen dituen zerbitzu guztiekin.

Hendaiako aterpetxeak 12 leku eskaintzen ditu: 8 gizonezkoentzat eta 4 emakumezkoentzat. Aurreko sasoian, 93,3%ko okupazio tasa izan zuen, eskaeraren handitasuna agerian utziz

.