Xilabako azken final aurrekoa irabazita, urtarrilaren 31n Donibane Lohizuneko Jai-Alain (17:00etan) jokatuko den finalerako sailkapena eskuratu du Maddi Ane Txoperena Iribarren Hendaiako bertsolariak. Final aitzinekoetan puntu gehien eskuratu dituen bertsolaria izan da, 562 punturekin. Eta ondotik sailkatu dira Aitor Servier, Irantzu Idoate, Ramuntxo Christy, Patxi Iriart eta Karlos Aizpurua.
Bardozeko ezker paretan jokatu da 2025-26 Xilaba Bertsolari Txapelketako bigarren eta azken finalerdia, ia 300 lagunen aitzinean. Bertsularien Lagunak Elkarteak antolatu du saioa, Bardozeko herriko etxea eta Bardozeko ikastolaren laguntzarekin.
Horrenbestez, hiru hendaiar sailkatu dira finalera. Maddi Ane Txoperenarekin batera, Miren Artetxe eta Maddalen Arzalluz herrikideak lehiatuko dira urtarrilaren 31ko Donibane Lohizuneko Jai-Alain ospatuko den Xibero, Lapurdi eta Baxenafarreko bertso txapelketaren final handian, Aitor Servier, Irantzu Idoate eta Elixabet Etxandirekin batera.