17. Hendaian euskaraz hilabetea abiatu da

Aitor Errazkin 2026ko martxoaren 9a

17. Hendaia euskaraz abian da., Hilabete osoan zehar kultura, topaketa eta jarduera ugari proposatzen dira herritar guztientzat. Martxoaren lehen ekitaldiak jada abiatu dira, eta oraindik hitzordu ugari gelditzen dira hilabetean zehar.  Elsa, Hendaiako Herriko Etxeko euskara teknikariarekin hitzegin dugu

Hendaian martxoa euskararen hilabetea da berriz ere. Aurten Hendaia Euskaraz ekimenak 17. edizioa ospatzen du. Hilabete osoan zehar egitarau zabala eta anitza antolatu dute, kultura, musika, antzerkia eta kirol jarduerekin. Ekimen hauek herritar guztiei zuzenduak dira, euskaldunei zein euskara ezagutzeko gogoa dutenei. Helburua da euskara kalean, kulturan eta eguneroko bizitzan gehiago erabiltzea. Horregatik, Hendaiako Udalak eta herriko elkarteek elkarrekin hainbat jarduera proposatzen dituzte martxoan zehar

17. edizio honetan, hilabete osoan zehar kultura, topaketa eta jarduera ugari proposatzen dira herritar guztientzat. Martxoaren lehen ekitaldiak jada abiatu dira, eta oraindik hitzordu ugari gelditzen dira hilabetean zehar. Elsa, Hendaiako Herriko Etxeko euskara teknikariarekin hitzegin dugu

Martxoak 10 – 18:00

  • Egonaldia ateratzea – Amaia Carrère & Asisko Urmeneta

  • Asporotsttipin (Euskal Erlaitzaren etxea)

  • Sorkuntza egonaldiaren aurkezpena. Dohainik.

Martxoak 11 – 14:00–17:00

  • Andaye, Oroitzapenen Hirian

  • Museo bisita galdetegi interaktiboarekin. Dohainik (erreserba).

Martxoak 11 – 19:00

  • Euskal dantza eta generoa historian zehar

  • Mintzaldia: Oier Araolaza (Mediatekan). Dohainik.

Martxoak 12 – 18:00

  • Gernika Batailoia

  • Dokumentala + liburu aurkezpena (Franck Dolosor). Dohainik.

Martxoak 13 – 18:00–19:30

  • Ibilaldi kontatua Maddi Zubeldiarekin

  • Abadia eremuan. 6€ (12 urtez pekoentzat dohainik).

Martxoak 19 – 12:30

  • Ur-gimnastika euskaraz

  • Irandatz igerilekuan (herriko langileentzat). Dohainik.

Martxoak 20 – 18:00–19:30

  • Kantuz Kantu

  • Euskal kantu herrikoiak taldean kantatzeko (Ondarraitz). Dohainik.

Martxoak 20 – 20:30

  • Sorgina banaiz

  • Dokumentala + solasaldia (Asisko Urmeneta). Variétés zinegelan.

Martxoak 21 – 14:00–18:00

  • Euskara uretara!

  • Uretako atelierrak euskaraz (Irandatz igerilekua).

Martxoak 22 – 11:30

  • Mutxikoak

  • Dantza herrikoiak (Gaztelu Zahar pilotalekua). Dohainik.

Martxoak 24 – 17:30

  • Hasian Hasi

  • Objektu antzerkia (Mendi Zolan). Dohainik.

Martxoak 25 – 04:45

  • Korrika Hendaian

  • Korrikaren pasabidea hirian.

Martxoak 26 – 19:30

  • AA Aita

  • Jon Plazaolaren umorezko bakarrizketa (Variétés). 10€.

Martxoak 27 – 20:30

  • Kontzertua: Tapia eta Leturia

  • Gaztelu Aretoan. 12€ / 6€ / 4€.

Martxoak 28 – 9:30–11:30

  • Udaberriko garbiketa itsasbazterrean

  • Txingudiko Badian. Boluntario lana.

Martxoak 28 – 19:30

  • Heriotzak Eduardo du izena

  • Antzerkia (Borderline Fabrika). 8€ / 10€.

Martxoak 29 – 18:30

  • Nor naizen baneki

  • Antzerkia (Mendi Zolan). 12€ / 6€ / 4€.

Martxoak 31 – 18:30

  • ON.eus plataformaren aurkezpena

  • Gaztelu Aretoan. Dohainik.