Euskal itsasbazterra erakundeak udaberriko jardueren egitarau oparoa antolatu du

Aitor Errazkin 2026ko martxoaren 11

Euskal Itsasbazterra erakundeak udaberrian zehar hainbat ekimen eta jarduera antolatu ditu. Natura eta ingurumenaren ezagutza sustatzeko. Martxotik apirilera bitartean, natura ateraldiak, adituekin topaketak, tailerrak eta erakusketak egingo dituzte. Ekimen horien bidez herritarrak ingurumenaren zaintzan eta zientzia parte-hartzailean inplikatzea dute helburu. Jon Frahier, Euskal Itsasbazterra erakundeko ingurumen teknikariarekin hitzegin dugu

Euskal Itsasbazterra erakundeak udaberrirako hainbat ekimen antolatu ditu natura eta ingurumenaren ezagutza sustatzeko. Martxotik apirilera bitartean, natura ateraldiak, adituekin topaketak, tailerrak eta erakusketak egingo dituzte. Helburua herritarrak ingurumenaren zaintzan eta zientzia parte-hartzailean inplikatzea da. Martxoan, geologo batekin topaketa, natura ateraldia eta udaberriko garbiketa antolatu dituzte. Apirilean, besteak beste, arrisku naturalen inguruko hitzaldiak, aplikazio zientifikoak erabiltzeko tailerrak eta bioaniztasuna ezagutzeko irteerak izango dira. Egitarau osoari buruz hitz egiteko gurekin dugu gaur Jon Frahier, erakundeko ingurumen teknikaria.

Egitarauaren bidez, antolatzaileek herritarrak ingurumenaren zaintzan eta zientzia parte-hartzailean inplikatu nahi dituzte. Parte-hartzaileek, besteak beste, kostaldeko bioaniztasuna ezagutu, arrisku naturalak ulertu eta itsasbazterreko higaduraren jarraipenean laguntzeko tresnak erabiltzen ikasteko aukera izango dute.

Martxoa

    • 03/14: Topaketa geologo batekin 
    • 03/21: Natura ateraldia
    • 03/28: Udaberriko garbiketa 
Apririla

    • 04/04: Erakusketa berriaren estreinaldia
    • 04/08: Arrisku naturalak - Erromardi/Lafitenian
    • 04/09: VisioLittoral aplikazioa erabiltzeko tailerra. Itsasbazterreko higaduraren jarraipen zientifikoa laguntzako
    • 04/10: Natura ateraldia, udaberriko loreak, azalak eta kimuak. Zenitzen (Getaria)
    • 04/11: Topaketa geografo batekin, paisaiak eta arriskuei buruz solasteko 
    • 04/16: Natura ateraldia, kakalardoak, Erromardi
    • 04/16: Filma + hitzaldia : Louis de Pazzis (arkeologo, geologo, espeleologo, urpekaria), Asporotsttipin
    • 04/17: BioLit aplikazioa erabiltzen ikasi, mare arteko eremuaren bioaniztasunaren jarraipen zientifikoa laguntzeko. Haizabian
    • 04/18: Zenitzeko mare arteko eremuaren bioaniztasuna deskubritzeko ateraldia (AMP)
    • 04/25: CPIEko biltzar nagusia