Jon Plazaolarekin barre egitera gonbidapena luzatu du Akelarre elkarteak

Antxeta Irratia 2026ko martxoaren 13a

Martxoaren 26an (19:30ean) AA Aita umorezko bakarrizketa saioa antolatu du Akelarre elkarteak Hendaiako Varietes zinema-gelan. Sarrerak akelarre.eus atarian salgai jarri dituzte 10 eurotan. Plazaola  aitatasunak eman diona publikoarekin partekatzen ari da oraingoan, umorea eta komedia ardatz hartuta, eta Euskal Herriko antzokietan arrakasta lortu du. 

Hendaiako Akelarre euskal kultur elkarteak antolatu duen Udaberriko Egitarauaren karietara, umore puntu bat jarri nahi izan du. Eta martxoaren 26an, 19:30ean, Jon Plazaolaren "AA Aita" umorezko bakarrizketa proposatzen digu Varietes zinema-gelan. Inko Manterola, Akelarre elkarteko kideak dioenez, «arrakasta lortu duen ikusgarri honen Ipar Euskal Herriko estreinaldia izanen da Hendaiakoa».

Bistan denez, Akelarre elkarteak aspaldi zuen begiz jota ikusgarri hau antolatzeko aukera. Eta aurreko bakarrizketa lanek lortutako arrakastaren ondoren, Plazaolak aitatasunak eman diona publikoarekin partekatzen ari da oraingoan, umorea eta komedia ardatz hartuta. Hala, «publikoak barre egitea, eta eguneroko kezkak alde batera uztea» espero dute Akelarreko kideek. Sartzeak dagoeneko 10 eurotan hemen eskura daitezke

Bestalde, elkarteak argitu duenez, Udaberriko Egitaraua apirilaren 26an borobilduko dute, Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuan urtero antolatzen duten Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren ikusgarriarekin. Oraingo honetan "Zerua lapurtu dute" obra taularatuko dute. Baina honetarako sarrerak apirilaren 1etik goiti jarriko dituzte salgai haien webgunean eta ohiko lekuetan.