Hendaiako Itsas izarrak Antxeta Irratian

Antxeta Irratia 2026ko maiatzaren 29a

Gure Ikastolako txikienek, irratian mintzatzeko esperientzia ezagutu dute. Mintzatu, kantatu eta jolastu egin dute mikrofonoarekin. 

Irratia deskubritzeko esperientzia polita bizi dute goiz honetan. Datozen egunetan, Antxeta Irratiaren Hendaiako egoitza nagusian amaituko dute hedabidea ezagutzeko ariketa. 

Asko dira Antxeta urtean zehar eskaintzen dituen irrati tailerrak. Haur, gazte, nerabeek informazioa hartu eta lantzeko jarduera polita eta baliagarria da.