Hendaiako Futbol 7 txapelketak Sagardo egunarekin bat egingo du aurten

Aitor Errazkin 2026ko ekainaren 2a

Ekainaren 13an preso eta iheslari politikoen aldeko Hendaiako Futbol 7 txapelketa ospatuko da Ondarraitz hondartzan. Aurtengo edizioak, gainera, Hendaiako Sagardo Eguna izango du bidelagun, egun osoko egitarau oparoarekin. Goizean futbol partidak eta bazkaria izango dira protagonista, eta arratsaldetik gauera sagardoa, kontzertuak eta giro aparta nagusituko dira herrian. Kirola, aldarria eta festa uztartuko dituen hitzordu berezia izango da.Garazi eta Larrun, txapelketaren antolakuntzan ari diren kideekin hitzegin dugu

Preso eta iheslari politikoen aldeko Hendaiako Futbol 7 txapelketa ekainaren 13an iraganen da. Aurtengoa gainera Hendaiako sagardo egunarekin batera dator. Hortaz, sagardo egunaren hitzordua egitarauaren barruan kokatua dago. Futbol partidak beti bezala ondarraitzen jokatuko dira. Txapelketaren hasiera goizeko 8:00etan izango delarik. Eguerdiko 12:00etan ekitaldia, 13:00etan bazkaria eta 15:00etatik aurrera berriz partidak jokatuko dira. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, herriko plazan Hendaiako sagardo eguna ospatuko da eta eguna borobiltzeko gaueko 22:30etatik aitzina, enbata gaztetxean: Puntu kakotx taldearen kontzertua eta DJ Aiakate