Antxeta Irratiak memoria historikoaren inguruko hitzaldia antolatu du ostiral honetan, Hendaiako Enbata gaztetxean.
Gatazka politikoaren ondorioak lehen pertsonan bizi izan dituzten hainbat pertsonen lekukotasunak izango dira hizpide, hots presoen alabenak. Aitziber Zapirain Antxeta Irratiko koordinatzaileak azaldu duenez, «gatazka politikoaren amaierarekin testuinguruan asko mintzatzen zela presoak izandako seme-alabetaz, motxiladun haurretaz, orduan alabei hitza eman diegu».
Proiektuaren helburua baita, hain zuzen, orain arte gutxitan entzun diren ahotsei lekua ematea. Eta oraingo honetan, Antxeta Irratiak antolatu duen hitzaldian, bizipen horien memoria berreskuratzeko egindako lana eta belaunaldi berrien testigantzak partekatuko dituzte. Kasuak elkarren artean oso ezberdinak badira ere, puntu amankomunak dituztela dio Zapirainek. «Ertzetatik ikusita ezberdinak dira, baina gehienetan aita, eta kasu batzuetan ama, ezin zela aipatu gogoratzen dute, denek baitzekiten etxeko segurtasunaren izenean ez zela sobera mintzatu behar, beraz, hazi izan ziren istoriotxoak kontatuz».
Hitzordua ostiralean, Hendaiako Enbata gaztetxean, 18:30ean izango da, eta parte-hartzaileen artean Elorri Igiñiz, Haizpea Abrisketa, Ihintza Aldana eta Maider Zapirain izango dira. Anartean, presoen alabei egindako elkarrizketak entzungai dira Antxeta Irratiaren webgunean “Alabak” izeneko podcastean.