Goiza Harmoniaren gelan (Pierre Loti karrika, 10) hasiko da, Hendaiako Harmonia-Orkestraren entsegu publikoarekin. Ondoren, Errepublika plazan Kontserbatorioko ikasleen hainbat taldek emanaldiak eskainiko dituzte, perkusioa, gitarra, flauta eta harmonia taldeekin. Eguerditik aurrera, Maeva Vil, Monterrey Surfers eta Riff’Up taldeek plaza girotuko dute rock, pop, surf eta blues doinuekin.
Arratsaldean, ekitaldia Hondartza auzora lekualdatuko da. Mimosas-Eukalitu kaleetan Werk, Bushido eta Sonic Fusion taldeek pop-punka, neorocka eta rock progresiboa uztartuko dituzte. Eguraldi txarra izanez gero, ordea, kontzertu horiek bertan behera geldituko dira.
Musika Egunak ostatu eta kafetegietan ere izango du tokia. Borderline Fabrikan Pitxoi Eroak taldearen emanaldia eta ondorengo karaokea izango dira, eta Bihotza Cafén (Leclerc Mal etorbidea, 111), berriz, Alaiak taldeak eskainiko du kontzertua.