Urtero, familia giroan, Akelarre eta Baleak elkarteekin elkarlanean, haurrentzako aurpegi-margotze eta maskara tailerrak egin ohi dituzte, eta 18:00etatik goiti sua prestatu ondoren, 20:00etan piztu ohi dute sua. Azken urteetan "Desioen Txokoa" antolatu izan dute oroitzapen txarrak eta desirak idatziz eman eta sutan erretzeko. Aurtengoan, aldiz, «pena handiz, Udaburu Sua tenperatura altuengatik bertan behera uztera behartuak» daudela aditzera eman dute.
Hala ere, «desira guztiak bete daitezela» opa diete hendaiarrei. Antolatzaileek gogoratu dutenez, «udaburu sua itxaropena eta desiren ikurra da, iragan atzean utzi eta etorkizunari ilusioz begiratzeko une berezia», eta beraz, baldintza klimatologikoek usadio zaharrarekin betetzeko aukerarik emango ez badu ere, «urteko egunik luzeenean» Udaburu Suaren filosofia gogoan hartzea eskatu dute, «azken finean, argiaren bizitzaren, elkartasunaren eta itxaropenaren ospakizuna» dela azpimarratzen dute.