Hendaian ireki berri duten atxikitze zentroko justizia eraikin erantsiak bideo bidezko audientziak sistematikoki egiteko aukera emango du. Hainbat elkarte eta eragilek salatu dute neurri horrek exiliatuen eta, oro har, justiziaren esku dauden pertsona guztien oinarrizko eskubideak arriskuan jartzen dituela.
Epaiketak polizia etxearen barruan egingo dira, atxikitze zentroa bertan dagoelako. CIMADE erakundeak ohartarazi du praktika horrek justiziaren independentzia ahultzen duela, eta bideo bidezko epaiketak «berehala eteteko» eskatu die erakundeei.
Abokatu elkarteek ere kezka agertu dute. Izan ere, abokatuek bezeroarekin polizia etxean geratzearen edo epailearen bulegora joatearen artean aukeratu behar izaten dute. CIMADEren arabera, egoera horrek defentsa eskubidea mugatzen du, epailearen aurrean zuzenean hitz egiteko aukera zailtzen duelako, eta itzultzaileen lana ere oztopatzen duelako.
Horregatik, uztailaren 4rako mobilizazioa deitu dute Hendaian, justizia hurbila, duina eta bidezkoa aldarrikatzeko. Mobilizazioa goizeko 11:00etan Hendaiako erretentzio zentroaren aurrera izanen da