AEKk euskara ikasteko matrikulazioak zabaldu ditu Hendaian, Urruñan eta Biriatun

Aitor Errazkin

AEKk ikasturte berrirako matrikulazio epea zabaldu du Hendaian, Urruñan eta Biriatun.
Helduentzako euskara ikastaroak dira, maila guztietara egokituak eta egunez zein gauez egiteko aukerarekin. Mintza praktika saioak ere eskainiko dira, euskara gehiago erabiltzeko eta praktikatzeko.
Ikasturtea urriaren 5ean abiatuko da, eta xehetasun gehiagoz aritu gara Hendaiako AEKko Gurutze eta Jaionerekin.

AEKk ikasturte berrirako matrikulazio epea zabaldu du Hendaian, Urruñan eta Biriatun. Helduei zuzendutako euskara ikastaroak maila guztietara egokituta daude, hasiberrietatik hasi eta maila aurreratuetaraino. Ikastaroak egunez zein gauez egiteko aukera dago, eta, horrez gain, mintza praktika saioak ere eskainiko dira, ikasitakoa praktikan jartzeko.

A2 mailatik goiti, CPF erabil daiteke ikastaroak finantzatzeko. Ikasturtea urriaren 5ean abiatuko da. Horren inguruko xehetasunak emateko, Hendaiako AEKko irakasle diren Gurutze eta Jaionerekin hitz egin dugu.

Matrikulazioak egiteko, Hendaian Jean Mermoz karrikako 10. zenbakian egongo dira irailaren 14tik 17ra, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Biriatun, izen-ematea Mendia gela-Xoldon izango da, irailaren 22an, asteartean, 19:00etan. Urruñan, berriz, Posta gelan (Turismo bulegoan) izango da irailaren 24an, ostegunean, 19:00etatik 20:00etara.

Informazio gehiagorako, AEKrekin harremanetan jar daiteke 05 59 20 55 30 telefonoan edo hendaia@aek.eus helbidean.