GAU BELTZA

Gau Beltzarekin euskara argitan jarri nahi dute Hondarribian

Koldo Nausia 2023ko urr. 25a, 10:44

Usadio zaharra berreskuratzeko ahaleginetan eta euskararen erabilerari bultzada emateko, familientzako ospakizuna antolatu du Mintzalaguna dinamikak urriaren 31n Amute auzo elkartean. 

Hondarribiko Mintzalaguna dinamikak antolatuta, haurrak dituzten familiak euskaraz aritu daitezen, eta azken urteotan, arrotza izanagatik ere ohitura bilakatu den Halloween baztertuta, euskal Gau Beltza berreskuratzeko ekimena antolatu du urriaren 31an.

Amute auzo elkartean 17:30tan eman dute hitzordua, hainbat tailer proposatuko dituzte, eta Lupe Lekuonaren ipuin kontalaria ere izango da. Mertxe Gerriko, Mintzalaguna ekimeneko dinamizatzaileak aipatu digunez, garrantzitsuak dira familian halako ekimenetan parte hartzea. "Etxean euskaraz egiten duten familia asko, gero kalean eradara jotzen dute geroz eta ohikoago herrian, eta gurasoekin aisialdia euskaraz gozatzea garrantzitsua da euskararen erabilera bultzatzeko", dio. 

Gau Beltza aspaldiko usadio zaharra da Euskal Herriko herri askotan, eta horren berri ere eman digu Gerrikok. 

Ekimena dohakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharra dago, tailerretarako materiala prestatu ahal izateko. Urriaren 29a arte izena eman daiteke, mintzalaguna@hondarribia.eus helbidera idatzita.