2023/11/03 20:00

KONTZERTUA: "Familia artean" Olatz eta Iñaki Salvador

KONTZERTUA: "Familia artean" Olatz eta Iñaki Salvador
Itsas Etxea auditorioa, Hondarribia

Sarrerak 3 eurotan Arma Plazan.

Urte batzuk badira Olatz Salvador Euskal Herriko nahiz munduko beste hainbat agertokitan kantu sortzaile eta interprete gisa pauso irmoak ematen ari dena.

Haren osaba Iñakik, 42 urtetako ibilbide profesionala eta artistikoa darama, piano interprete, konpositore, moldatzaile eta irakasle gisa. Bere izenean 15 disko baino gehiago kaleraturik, asko dira hainbat agertokitan eta musika testuinguruetan gozatzerik izan dituen elkarlanak, jazza izanik bereziki identifikaturik sentitzen den soinu-unibertsoa.

Proposamen berri honetan Olatzen errepertorioa bizkarrezurra izango den kontzertu batera eramango gaitu duoak.