Sarrerak gonbidapen bidez, Arma Plazan eskuragai.
Soinu zaharra eta aurkez aurke edo desafioa modalitatean lehiatuko dira partaideak. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak jakinarazi duenez, !% urtez gorako nahi duten guztiek parte har dezakete lehiaketan, eta udalerri baten ordezkari izan beharko dute lehiakideek.
Sariei dagokienez, lehen irabazleak Patxi Epelde sari nagusia, eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren zein Hondarribiko Udalaren trofeoak eskuratuko ditu, baita txapela eta 400 euro ere. Bigarren garaileak, bere aldetik, trofeoa eta 300 euro, eta hirugarrenak, trofeoa eta 200 euro.