Joan den ostiralean (azaroak 3) gauean, Hondarribiko Gibeleta auzoan hiru hondakin edukiontzik su hartu zuten. Aldamenean aparkatutako bi ibilgailuri kalteak eragin zizkion suteak, eta hau apropos piztu zutelakoan daude agintariak. Txinzer-ek eremua garbitu eta kaltetutako kontainerrak ordezkatu egin zituen larunbata biharamunean. Baina Ertzaintza eta Hondarribiko Udaltzaingoa ikerketa abiatu dute. Horiek hala, ikerketan herritarren partaidetza eskertuko lukete, eta beraz, bizilagunen batek zerbait ikusi badu, gertatutakoa argitzeko informazioa eman dezaten eskatu dute.
Hondarribiko Udaltzaingoa: 943 11 12 13