Forbidden Colours disketxe bizkaitarrak Berri Txarrak, Dut, Kuraia eta Bazka taldeetako bateria-jotzaile ezaguna Galder Izagirreren aurreneko bakarlana kaleratuko du azaroaren 23an, CDan eta biniloan ere. Bere ibilbidean urrats garrantzitsua eman du artista gipuzkoarrak.
Bana "Esc" izeneko diskoa plazaratu aurretik, `Ilunabarrean´ izeneko post-punk elektronikoz hornitutako "ukabilkada" bat dela iragarri du artistak. Kuraia taldeko `Egunsentian´ abesti ezaunari omenaldia egiten dio, eta itxura retrofuturista duen bideoklip baten bidez aurkeztu du aurrerapen gisa.
Azaroak 10ean entzunaldia proposatzen du Hondarribiko Itsas Etxean. Disketxeak ohartarazi duenez, ez da kontzertu bat izango. Bere lanean kitarra sintetizadoreak pisu handia duela iragarri dute, eta Hondarribiko entzunaldian 5.1 sisteman entzungai egongo da aurkezpen gisa, eta Bidassoa garagardoak eta Sakona kafeak dastatzera emango dituzte bertan.
Sarrera dohakoa. Gonbidapenak erreserbatzeko: https://labur.