Plazaratu berri duten ohar batean argi utzi nahi izan dute, "bizikidetza eta bakearen bidean horrelako erasoak ez ditugula onartzen". Eta ez dela kasu isolatu bat gure gizartean. "Alderdi politikoen egoitzei erasoak nahi baina gehiagotan ikustera ohitutzen hasiak gara", deitoratu dute.
Hori kontuan hartuta, udal ordezkariek "bizikidetzan lanean gauden honetan horrelako erasoek ez dutela lekurik, gure herriaren bizikidetza eta bizitza politikoaren normalizazioan soberan dauden erasoak direla eta hauek" nabarmendu dute, eta ez dutela talde politikoen egoitzen kontrako erasorik onartuko azpimarratu dute.