Zilibito Records talde oiartzuarra Hondarribian egongo da bihar

Asier Arbelaitz 2023ko abe. 1a, 15:15

Euskadi Gazteako Maketa lehiaketa irabazita, Zilibito Records talde oiartzuarra Hondarribiako Itsas Etxean izanen da bihar, abenduaren 2an, 19:30etik aitzinera. 

Zilibito Records musika talde oiartzuarra azken aldian zeresana ematen ari da gazteen artean. Zortzi kidek osatzen dute taldea,  16 – 17 urteko gazteak dira. 

Duela urte eta erdi abiatu zuten proiektua, ordutik hainbat kantu egin dituzte eta duela aste pare bat Euskadi Gazteako Maketa lehiaketa irabazi zuten. 

Bihar, abenduaren 2an larunbatarekin, Zilibito Records beste hainbat talderekin Hondarribian entzuteko aukera izango dira Itsas etxea aretoan 19:30tatik aurrera.

Asier Arbelaitz Zilibito Records taldeko Ekain Telletxea eta Iurgi Arbelaitzekin izan da.