"Mamut" antzezlanak urtea kulturaz blaiturik hastea ahalbidetuko du Hondarribian

Aimar Lopez 2024ko urt. 2a, 11:19

Umorea eta pedagogia nahasten ditu modu ikusgarrian Markeliñe konpainiak "Mamut" antzezlanarekin.

Urtea antzerkiarekin hasteko aukera izanen da bihar Hondarribian, modu didaktikoan gainera. Historiaurrera garamatza Markeliñe konpainia bizkaitarraren Mamut antzezlanak, gizakia arras garatua ez zen garaira. Historian bidaia honen bidez, “gizakia izateko pausu erraldoia ematen duten” momentua umorez eta irudimenez erakusten du antzezlanak, “amesten, irudikatzen” hasten diren momentua erakutsiz, Jon Kepa Zumalde Markeñiñeko kideak azaldu digunez. Haur eta helduentzako pentsatua zen lanak historiaren momentu katartiko hori kantuan, dantzan eta irriz erakusten du.

Hondarribiko Itsas Etxean izanen da Mamut antzezlana ikusgai, asteazkenean, urtarrilaren 4an, arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak eskuragarri daude jadanik Arma Plaza fundazioan baita interneten ere, lau euroren truke.