Emeki elkarteak asteburuan jasotako erasoak salatu ditu

Aitor Errazkin Basurko 2024ko urt. 25a, 09:35

Elkartearen lokalaren atea puskatu eta margoketa matxistak egin ziztuzten. Eraso berean, Fenomena elkarteak LGTBIQ+ Egunaren bueltan erabilitako ontzia ere erasotu zuten.

Emeki emakume elkarteak “eraso matxistak” salatu ditu. Pasa den larunbatean ezezagun batzuk elkartearen lokalaren atea puskatu eta margoketa matxistak egin ziztuzten. Eraso berean, Fenomena elkarteak LGTBIQ+ Egunaren bueltan erabilitako ontzia ere erasotu zuten. Gertakari hauen aurrean, Emeki elkartea berdintasunaren alde eta jarrera matxisten aurka lanean jarraitzeko prest agertu da. Tamara Sastre, Emeki elkarteko kidearekin hitz egin dugu.

Hondarribiko udaleko alderdi guztiek asteartean gogor salatu zituzten eraso hauek, eta ikerketa zorrotzak abiatuak dituztela argitu zuten.