Gaur goizeko 09:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 17:30etara egongo dira Zuloaga Etxean. Halere, interesa duen orori haien webgunera jotzeko deia luzatu dute. Izan ere, Ibai Arberas Hirukideko teknikariak azaldu digunez, «familia ugari asko dago oraindik dauzkaten hobari eta laguntza eskubideei buruz zalantza handiak dituztenak».
Zentzu honetan, Familia Ugari Titulua Eusko Jaurlaritzak aitortzen badu ere, zenbait eskubiderekin, Hirukide elkarteko bazkideek aparteko deskontuak lor ditzazkete, federazioak enpresa eta establezimendu desberdinekin lortutako akordioei esker. Halere, erakunde publiko zein oinarrizko etxeko gastuetan hobariak eskuratzeko bidelagun da federazioa ere. «Irun eta Hondarribiko udalek, adibidez, badituzte autoaren biñetan edo etxeko inpostuetan deskontuak familia ugarientzat, edo kiroldegiaren kuotan besteak beste», argitzen du Arberasek, eta askok ez omen dakite.
Hirukide elkarteak 25 urte betetzen ditu aurten, eta jakinarazi dutenez, EAEko 36.000 familia ugari baino gehiago daude. Gure eskualdean, aldiz, 1.046 familia ugari dira Irunen, eta beste 345 Hondarribian. Haien interesa piztu dezaketelakoan antolatu dituzte informazio saio hauek.