Joan den maiatzaren 1ean Legution ospatutako Senior 8koen Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun izendatu ondotik, Hondarribia Arraun Elkartea Gipuzkoako txapeldun izendatu da senior gizonezkoen trainerilletan ere, asteburu honetan Getarian ospatu de lehian. Joseba Amunarriz patroi lanetan, eskifaia Manex Aldai, Adrian Gonzalez, Beñat Egiazu, Bikendi Alza, Inigo Sagarzazu eta Galder Ezpondak osatu dute. Hondarribikoek 14:11ko denbora markatu dute, bigarren sailkatua Oriori 9 segunduko aldea ateriaz. Hirugarren sailkatua Getaria izan da 11 segundura, eta ohorezko txandan azkena Donostiarra 15 segundura.