Marmitako kazolen lehia antolatu dute Santiago Eguna ahogozoarekin hasteko

Antxeta Irratia 2024ko uzt. 11a, 07:45

Zumardikoak elkarteak antolatuta, Gernikako Arbolan ospatuko dute II. Marmitako Txapelketa uztailaren 25ean. Hazi Fundazioaren eta Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiaren laguntzarekin, hegaluzea antolakuntzak banatuko die parte hartzaileei. Uztailaren 21a arte izena eman daiteke 621 151 627 telefonora deituz. 

Uztailaren 25ean Hondarribiak Euskal Herriko arrantza munduko usadiorik zaharrenetarikoa osaptzen badu, Kutxa Entrega, gastronomiaren eskutik ere, ahogozo utzi nahi ditu Zumardikoak elkarteak aurtengoan. Tokiko eta sasoiko produktuari balioa emateko eta euskal gastronomiaren plater tipikoak lehen planora ekartzeko ahaleginetan ari da elkarte hondarribiarra azken urteotan. Eta joan den otsailan Hondarribiko Babarrun Lehiaketa aurreneko aldiz antolatu ondoren, II.  Marmitako Txapelketa antolatuko du uztailaren 25ean, Santiago Egunean. Eskarmentua badute halakoetan, izan ere, Bakailu Txapelketaren hamalau edizio antolatuak ditu ere. 

Oraingo honetan, Hazi Fundazioa, Done Pedro Itsas Gizonen Kofradia eta Kofradia Itxas-Etxearen laguntzarekin, uztailaren 25ran eguraldia lagun bada, Marmitako Txapelketa goizeko 10:00etan hasiko da Gernikako Arbolako lorategian, eta parte hartzaileek bi ordu lehenago izango dituzte kazolak prestatzeko. Uztailaren 25ean eguraldi txarra egingo balu, aldiz, Soroetako frontoian antolatuko lukete. Parte hartu nahi duen orori deialdia luzatu dio Zumardikoak elkarteak izena emateko. Uztailaren 21a baino lehen egin beharko da, 621 151 627 telefonora deituz.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, antolakuntzak emango die hegaluzea parte hartzaileei, eta gainerako osagaiak haiek jarri beharko dituzte.