Ombuaren Itzala filmaren eszena bat grabatzeko laguntza eskatu dute Hondarribian

Antxeta Irratia 2024ko uzt. 17a, 11:24

Ombuaren Itzala filma grabaketaren amaiaerara iristen hasia da, eta honekin batera Hondarribian grabatuko dute azkeneko eszenetako bat. Patxi Bisquert zinemagilearen proiektuak apirilean ekin zion grabaketari Ameriketan.

Fikzioaren laurdena grabatu ostean Euskal Herrira itzuli da lan-taldea. Nafarroako hainbat herritan jardun ostean, Donostian, Pasaian eta Hondarribian egingo ditu geldialdiak grabaketak, gurean zehazki abuztuaren 3an.

Pello Mari Otanoren bizitza ardatz duen proiektuak Hondarribian egingo duen geldialdia Udaletxeko areto nagusian izango da. Bertan 80 figurante inguru elkartu behar dituztela aurreratu digu Patxik, garaiko arropak edukiz gero ekartzeko eskaera ere egin du.  Adin guztietako gizon-emakumeak, gazte zein helduak deitu dituzte bertaratzera. Figurante izan nahi ezkero +34 653 71 56 64 telefonora harremanetan jartzeko deia egin du.

Eszenaren nondik norakoez galdetuta, Argentinan Pello Marik emandako diskurtso bat grabatuko dutela aurreratu digu Patxik. Goizeko 9:00tan ekingo diote eta 3 ordu inguruz luzatuko da grabaketa ren ostean zer jan ere egonen da.

Auzolanean sortutako proiektua izan da hau. Crowdfunding baten bidez diruztatu dute ekoizpena eta nahiz eta pandemiak proiektuari min egin zion, aurrera jarraitzen du.

Filmarekin batera, material pedagogikoa ere landu nahi dute, eskoletan baliatu dezaten. Horretarako auzolanean ari dira herriz-herri proiektua aurkezten. Izan ere, 30.000 zine sarrera aurrez saltzeko erronka markatu dute, “mezenasgo kultural” gisa, proiektua sostengatzeko aukera emanez.