Jaietarako Pregoilari Txikiak bilatzen dituzte Hondarribian

Antxeta Irratia 2024ko uzt. 26a, 09:16

2018an ospatzen hasi ziren Pregoi Txikia egiteko prest dauden herriko 9 urteko neska-mutil bana hautatuko dute. Hautagaiek BAZen izena eman beharko dute abuztuaren 14a baino lehen.  

Irailaren 6an herriko jaiak iragartzen dituen Pregoi Txikia ospatzen dute Hondarribiko Udaletxeko arkupean 2018az geroztik. Hondarribiko Txistu Taldeak lagunduta herriko 9 urteko neska-mutil banak mezua irakurri eta Kale Nagusia puzgarriz betetzen duen txupina iragartzen dute urtero. Ekitaldiak arrakasta bildu zuen hasiera hasieratik, izan eren, urte gutxiren buruan herriko haur eta gaztetxoak bilakatu dira jaien hasierako protagonistak. Baita puzgarrien txupinaren ondotik Kale Nagusian gora ospatzen duten ur-zezenen entzierroa ere.

Aurtengoan ere, Jai Nagusietako Pregoilari Txikiak beharko dituzte irailaren 6an 11:00etan, eta hauen hautaketa egiteko deialdia luzatu berri du Udaleko Kultura departamenduak. Hondarribian erroldatuta dauden 9 urteko (ala aurten betetzen duenak) neska-mutilak bilatzen dituzte, eta norbere burua aurkezteko hautagaiek BAZen izena eman beharko dute astelehenetik ostiralera goizeko 8:30etik 14:00etara, eta abuztuaren 14an 14:00tan itxiko dute epea. Informazio gehiago: https://www.hondarribia.eus/eu/iragarkitaula