Villa Mendia finkako baratzea erosiko du Hondarribiko Udalak, harresia balioan jartzeko

Antxeta Irratia 2024ko ira. 4a, 10:34

San Nikolas Baluartean dagoen baratzea erostea adostu zuen atzo Hondarribiko udalbatzak aho batez. Udalak 182.520 euro ordainduko ditu udal ondarearen parte izatera pasako da.

Villa Mendia finkan dagoen baratzea erosteko proposamena onartu egin zuten Hondarribiko udal talde politiko guztiak, atzo egindako ez ohiko udal osoko bilkuran. Orotara 182.520 euro bideratuko ditu Udalak horretarako. Eta honek harresiak mantentzeko lanetan aurrerapausoak emateko aukera emango dio Udalari. Igor Enparan alkateak lurjabeei eskerrak eman nahi izan dizkie, eremua herriarena izateko erakutsi duten prestutasunagatik. Izan ere, «gure harresiak balioan jartzeko lanekin jarraitzeko bidea emango du».

Gogoan hartu beharra dago, Hondarribiko harresia berreskuratzeko eta mantentzeko azken hamarkadatan egindako lanetan eremu pribatuan den zati hau ez duela Udalak esku hartu ahal izan. Eta horrenbestez, harresiaren parterik kaltetuena da gaur egun.