Hondarribiko Euskaltegia eraikin erabat irisgarria bilakatu da udan Udalak egindako hobekuntzei esker. «Sarreran dagoen arrapala zabaldu eta egokitu egin da, eta pertsonen presentziarekin automatikoki ireki eta isten den atea jarri da udan zehar Euskaltegiko jarduera eten egiten dela probestuz», argitu du Garoa Lekuona Euskara zinegotziak. Egindako hobekuntzak ikuskatu berri ditu zinegotziak Arantxa Ezeiza Euskaltegiko zuzendariarekin eta Iñaki Arozena Hirigintzako Teknikariarekin batera.
Hala, behin Euskaltegira sartuta, bertan igogailua dago lehen solairura igo ahal izateko. «Udaletik apustu argia egiten dugu erabiltzaileen irisgarritasuna bermatzeko, eta hau adibide argia da», adierazi du Lekuonak.
Matrikulaldia amaitzear
Gogoratu ere irailaren 19rarte zabalik dela Hondarribiko Udal Euskaltegian 2024-2025 ikasturterako izena emateko epea. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era da.
Maila guztiak eskaintzen dira, ordutegi bereziak daude, astean bitan, hirutan edo lautan, baita intentsiboak ere. Gogoratu behar da hobariak eta bekak existitzen direla, eta langabezian daudenentzat deskontu nabariak ere. Euskara ikastaroak molde ezberdinetan eskaintzen dira, aurrez aurre, online eta konbinatuak.
Informazio gehiagorako, 943641216 eta 747404360, eta euskaltegiaz@hondarribia.eus.