Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak osatzen dute Mejillon Tigre kolektiboa. Eta emakumeen errealitatea aztertu eta ondorioak ateratzeko, hitza ezinbestekotzat jotzen dutenez, "Hitz Esana" emanaldian Spoken Word formatua darabilen poesia-irakurketa dramatizatua proposatzen dute. 2022an Bilboko Euskararen Etxeak emandako beka batekin aurrera eramandako lana da. Spoken Word delakoa, momentuan gertatzen den poesia generoa dela diote.
Ane Zubeldia iragarri digunez, hitzaren garrantzia azpimarratzen duen emanaldia da, eta etxebizitzaren arazoa, sexu erasoak, fedea edota egunerokoan emakumea hunkitzen dituen arazo eta erronkak dituzte hizpide. «Ahozgora botatzeko eta zuzenean performance egiteko poesia generoa da, eta formatu egokia da esan nahi ditugun gauza asko esateko», dio Zubeldiak.
Euskal Herrian arrakasta bildu dute formatu txikiko emanaldi honekin. Bigarren aldia da gure eskualdean ikusteko aukera dugula. Joan den otsailan, Antxeta Irratiak eta Irungo AEKk elkarrekin antolatuta, Oiasso Museoan estreinatu baitzuen Mejillon Tigre kolektiboak “Hitz Esana” Korrika Kulturalaren karietara, eta martxoak 8aren atarian geundela.