Aurtengo Hondarribiko edizioa, urtetan izandako parte-hartzerik apalenekoa izan da, Enbata, Gran Sol, Hondar, Tatapas, Mika, Andire eta Badia tabernak lehiatuko zirelarik. Nolanahi ere, urtero modura, irabazleak hiria ordezkatuko du Hiri Harresituen Sareak antolatzen duen XVI. Pintxo eta Tapen Nazioarteko Lehiaketan. Eta esan gabe doa Gran Sol taberna ohiko bat dela lehiaketa honetan. 16. edizioa baita honakoa, eta hainbatetan parte hartu ez ezik, bitan irabazi du nazioarteko pintxo lehiaketa, Corian eta Olivenzan ospatutakoetan.
Urriaren 26an beste bost sukaldarirekin lehian ariko da. Laguardiako (Araba) Cristian Solana, Restaurante El Puntido; Lizarrako (Nafarroa) Jorge Ruiz Luzuriaga, Bar Restaurante Florida; Almazaneko (Soria) Maria Rello, Bar Las Piscinas; Sigüenzako (Guadalajara) Sergio Bajá, Asador Bajá eta Portugalgo Marvao herriko A Adega jatetxeko José Mário Magalhães de A Adega.