Irunen arrakasta bildu ondoren, Txinzerreko ingurumen-hezitzaileek Hondarribiko Portua auzoko eta Alde Zaharreko 1.380 etxebizitza bisitatuko dituzte datozen lau asteetan. Izan ere, Hondarribiko bi auzo hauetan datu apalak dituzte birziklatze eta hondakin organikoen bereizketari dagokionez. Hondarribiko Alde Zaharrean %46,75eko parte-hartzea dagoen bitartean, are apalagoa da Portua auzoan %43,91koarekin.
Kanpaina indartzeko, bulego ibiltaria jarriko dute Martxoak 8 plazan, urriaren 29tik azaroaren 27ra arte.Kanpainaren baitan, bulego ibiltari bat jarriko da Martxoak 8ko plazan, urriaren 29tik azaroaren 27ra arte. Bertan arreta ordutegia astelehenetik ostiralera 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara izango da. Eta larunbatetan 9:00etatik 14:00etara.
Gogoratu behar da, bidasotarren birziklapen tasa hobetu eta Europako zuzentarauek 2030 urterako agintzen duten %70era heltzeko helburua duen kanpaina dela honakoa. Eta bereziki indar bat egiten duela hondakin organikoen bereizketan. Izan ere, Txinzerrek jakinarazi duenez, oraindik ere errefuxan amaitzen duen hondakinen %65 berziklagarria den bitartean, gehiengo bat kontainer marroian bereizi daitekeen organikoa da.
Irunen auzoz-auzo egindako kanpaina eraginkorra izan da zentzu horretan. Azken kanpainaren datuen arabera, Irungo Artian, %57tik %71ra igo da birziklatze-tasa. Larreaundin %62tik %71ra emendatu da; Olaberrian %58tik % 62ra; eta Behobian, % 43tik % 63ra.