Santiago kaleko 1etik 21era egiten ari diren berrikuntza lanak direla eta, Harresilanda kalea asteazkenetik aurrera moztu egin beharko dute trafikora. Oinezkoek uneoro pasa ahalko dute, baina ibilgailuen zirkulazioa eten egingo dute bi aste eta erdiz. Hondarribiko Udalak jakitera eman duenez, mozketa azaroaren 27tik abenduak 16ra izango da. Aurrekoan bezala, autobusa ere desbideratuko dute. Bertako bizilagunak, aldiz, kotxez sartu ahalko dira garajeetara Iturriberriko biribilgunetik Harresilanda kalera egungo kontrako norantzan.