Hondarribiko komertzioek herrian gabonak apaintzeko helburuarekin Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak antolatzen duen Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa martxan da. Hamaulagarren urtea da deialdia luzatzen dutela, eta abenduaren 13 arte izena emateko epea zabalik egongo da Udaleko erregistro elektronikoan http://www.hondarribia.eus/eu/izapide-udal-erregistroa.
Jakinarazi dutenez, gabonetarako euren erakuslehioa apaindu duten herriko establezimendu guztiek parte har dezakete, betiere, apaingarriak abenduaren 16tik urtarrilaren 6a arte mantentzen badute. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude. Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena kontuan hartuko ditu, eta 450, 300 eta 200 euroko sariak banatuko dituzte.