Jeltzaleek diotenez, udaleko lorezaintzako langile batek erretiroa hartu ondoren, lantaldea murriztu egin da, eta une honetan udal langile bakarra dago hirigune historikoan mantentze-lanak egiteko.
Horrenbestez, udal gobernuari «egoera hau ahalik eta azkarren konpontzeko» eskatzen du EAJk «mantentze zerbitzu on bat eskaintzen jarraitzeko».
Azken Osoko Bilkuran, Igor Enparan alkateak Merkatu plazaren egoera txarrari buruz berririk ez zuela esan zuela, baina azken hilabeteetan bizilagunen aldetik udalean hainbat kexa erregistratu direla diote jeltzaleek. Haien ustez, «Hirigune Historikoko zenbait eremu ez daude lehen bezain ondo zainduta».
Era berean, Hartzaren eta Gurbitzaren urmaela garbitu gabe dagoela oroitarazi du oposizioko udal talde nagusiak. Urriaren 21ean ustez Palestinaren aldeko ekintza aldarrikatzaile baten ondorioz pintura gorriarekin jasan zuen erasoaz geroztik.
Gogoan hartu behar da, Udalak garbiketa lanak atzeratu egin zituela orduan, ahateen putzuaren ur-zikinak errekara bideratu aurretik, uraren azterketak egitea agindu zuelako, ingurumen inpaktua ahal bezainbeste gutxitzeko.