Ibilgailu elektrikoentzat Hondarribiko lehenbiziko karga-puntua Jostaldin

Antxeta Irratia 2024ko abe. 27a, 11:07

Jostaldi pilotaleku ondoan ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehenengo puntua jartzeko obrak bukatu ditu Hondarribiko Udalak. 60 kW-ko gehieneko potentzia izango du, eta bi ibilgailu aldi berean kargatzeko aukera emango du. Udalak jakinarazi duenez, oraindik ez dago erabilgarri, ohikoak diren administrazio izapideak bukatu behar direlako, eta bi karga puntuak identifikatzeko margoketa lanak ere burutu behar dituztelako oraindik. Martxan jartzerakoan horren berri emango dute.

Garoa Lekuona, Energia arloko udal ordezkaria pozik azaldu da aurrera eramandako proiektu honekin. «Ez zegoen gobernu planean jasoa, baina gure herriak duen dimentsioa eta trafiko mugimenduarekin ezinbestean eskaini beharreko zerbitzua da», adierazi du Lekuonak.