Inauterietako kartel lehiaketa Manex Arzakek "atzaman" du aurten

Antxeta Irratia 2025ko ots. 18a, 10:50

Aurtengo lehiaketara aurkeztu diren 19 kartelen artean 'Atzamantzak' izenekoa aukeratu du Kultura departamenduak herriko inauteriak iragartzeko. Lan guztien jendaurreko erakusketa martxoaren 3a arte Arma Plazan topatuko duzute. 

Mitxel Arzak da aurtengo Hondarribiko Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. ‘Atzamantzak’ izeneko kartela izan da Udaleko Kultura departamentutik deitzen duten lehiaketara aurten aurkeztutako 19 lanen artean irabazlea. Irabazleak 450 euroko saria jasoko du eta udalak Inauteriak iragartzeko erabiliko du irudia. 

Parte hartu duten kartel guztien erakusketa Arma Plazako goiko solairuan dituzue ikusgai. Erakusketa martxoaren 3a arte astelehenatik larunbatera 10:00etatik 18:00etarako ordutegian, eta igandean 10:00etatik 14:00etara bisita daiteke.